Skip to main content

Aurrematrikula oraindik zabalik!

Aurrematrikula egiteko aukera dago otsailaren 24arte

2023/02/23
Irudia
dbh

ZUBIMUSU Ikastolan, Lehen Hezkuntzan hasitako ibilbideari jarraipena ematen diogu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.

Ikaslea bere ibilbidean aukerak egiten hasiko da eta etapa honen helburua bada ikaslea ondorengo ikasketak egiteko eta lan mundurako prestatzea. Ibilbide honetan Orientazio Departamentuaren laguntza eta aholkularitza du.

Etapa honetan konpetentzietan oinarrituta lan egiten jarraitzen dugu. Ikasleak eguneroko bizitzan aurkitzen dituzten egoerei arrakastaz aurre egiteko gai izatea bilatzen dugu. Horretarako, arloetako ezagutzak eskuratzeaz gain, ikasitako ezagutzak arazo-egoera berrietan erabiltzea eta transferitzea bilatzen dugu.

Arlo gehienetan EKI proiektua erabiltzen dugu. Ikasleek IKTen konpetentzietan eta ezagutzan sakon dezaten, lehen mailatan paperezko eta eredu digitala uztartzen ditugu. Azken mailatan, berriz, EKI proiektu digitala da lan tresna nagusia. Horrela, eguneroko jardunerako ikasleek ordenagailuak erabiltzen dituzte.

Irudia

Azken albisteak

Irudia
VII.biltzarra.jpg
2024-04-19
Ekainaren 22an Iruñean ospatuko den Ikastolen VII. Biltzarra dela eta, aste honetan gure ikastolako langile nahiz familiekin bilerak egin dira VII. Biltzarreko dokumentuaren inguruan hausnartzeko.
Irudia
Ikasbidaia
2024-04-19
Aurten ere gure ikastolako DBH 4. mailako ikasleak kurtso amaierako bidaira joan ziren.
Irudia
HH tinko
2024-04-12
Gaurkoan HH4 eta HH5 urteko ikasleak Gurea zinema aretoan izan dira Tinkoren eskutik “Barraskiloa eta balea” filma ikusten. Izugarri gustatu zaie eta primeran pasa dute.