Kikarakadak proiektua gertutik ezagutu eta errefuxiatuen kanpamenduetan haurrak nola bizi diren bertatik bertara ezagutzeko, proiektuaren arduradun diren Galder Izagirrek eta Oraitz Garciak solasaldia egin dute Zubimusuko ikasleekin. Bideoa ikusi.
Berriak
KIKARAKADA Astea ospatuko dugu gaurtik ostiralera bitartean Zubimusu Ikastolan. Mahi-Mahi-k egindako proposamenarekin bat eginez, Lesbos uharteko kanpamenduetan bizi diren haurrei lagunduko diegu. Jarraitu irakurtzen.
Aurten ez da Kilometroetako arropa salmenta fisikorik egingo. Salmenta 15 eguneko kanpaina batera mugatuko da: apirilaren 28tik maiatzaren 10era. Kilometroetako online dendan egin ahal izango da erosketa, www.kilometroak.eus helbidean, eta norberak bere ikastolan jasoko du egin duen eskaera maiatzen amaiera aldera (ez da etxera bidaliko). Jarraitu irakurtzen
Martxan dago aurten ere TANTA ekimena, Euskal Herriko ikastolen proiektuaren alde ekarpena egiteko egitasmoa. Zubimusuko familia eta langile bakoitzak TANTA-ren 5 txartel jasoko dituzue, ekainaren 25era bitartean saltzeko. Jarraitu irakurtzen.
Filma grabatu ahal izateko beharrezko aurrekontua lortzeko, filma ikusi ahal izateko sarreren aurre salmenta egiten ari dira. Hala, 10 euroren truke, filma estreinatzen denerako sarrera eskuratu ahal izango duzu. Helburua 300.000 euro lortzea da, eta horretarako, jendartearen laguntza ezinbestekoa izango da. Ikastolako dazkaritzan eskuratu ditzakezu sarrerak. Jarraitu irakurtzen.
Aurtengo udan Zubimusu Ikastolak berriro antolatuko ditu Enjoy English ingeles udalekuak. Ekainaren 21etik uztailaren 23a bitarte eskainiko dira, 09:30etik 13:30era, eta HH-ko 5. mailatik hasi (2015) LH-ko 6. mailara arteko (2009) ikasleentzat. Informazio gehiago.
Zubimusuk ere Korrika-ri BULTZA! Euskararen eta euskal kulturaren alde korrika egin dugu gaur, lekukoa gelaz-gela eramanda. Gela bakoitzak mezu bat sortu du, eta mezu kate ederra osatu dugu. Ikusi mezu guztiak!
Goierrira itzuliko da aurten Kilometroak jaia, Beasaingo Andramendi Ikastolak, Ordiziako Jakintza Ikastolak eta Lazkaoko San Benito Ikastolak antolatuta. Gaur aurkeztu dute 2021eko Kilometroak, eta Zubimusuren eskutik jaso dute lekukoa. Jarraitu irakurtzen.