Errigora ekimenak, Euskal Herriko 10 ikastetxerekin proiektu pilotua jarri du martxan, horietako bat Zubimusu Ikastola delarik. Elkarlan honi esker, 2021-22 ikasturtean zehar, ikastolako jantokian, Nafarroako ekoizle ezberdinen produktuak dastatuko dituzte ikasleek. Jarraitu irakurtzen.
Berriak
Euskarazko komikigintza eta sormena sustatzea du helburu Galtzakomik lehiaketak, euskara hutsean Euskal Herrian antolatzen den bakarrak, eta adierazpide artistiko honetan bidea egin nahi duenari aukera bat eskaintzeko aproposa da antolatzaileen ustez. Jarraitu irakurtzen.
2021-2022 ikasturterako Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen ikasketetarako diru laguntzak edo bekak eskatzeko epea irekita dago. Eskariak aurkezteko azken eguna irailaren 30a, osteguna, izango da, ikastolako idazkaritzan edo telematikoki. Jarraitu irakurtzen.
Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneak amaitu du lana, eta lehen probak ere egin dituzte ikasgelan: "errimak duen berezko erakargarritasun estetikoaz jabetu eta horrekin gozatzea" dakar zirtoaren lanketak. Adarra jotzeko moduak euskaraz lantzeko aukera ere bai, sormena eta irudimena gure hizkuntzarekin lotzeaz batera. Jarraitu irakurtzen.
Iaz Mintzolak eta Kilometroek esleitutako Pello Mari Otaño bekaren barruan landutako "Aiztondoren zirtotsa" lana aurkeztuko dute Harituz taldeko kideek. Jarraitu irakurtzen.
Kooperatibismoaren baloreetan oinarrituta, hainbat alorretan kooperatiba ezberdinek izandako bizipenak eta egindako egitasmoak azpimarratu dituzte KONFEKOOP-en batzar orokorrean. Horien artean dago Zubimusu Ikastola. Jarraitu irakurtzen
Tolosaldeko Eskola Agenda 2030 proiektuan parte hartu dute aurten ere Zubimusuko ikasleek, eta ikasturtean zehar landutakoa Amasa-Villabonako Udal ordezkariekin partekatu dute. Jarraitu irakurtzen.
BIHAR Piztu Jakinmina Topaketa gaur hasi da. Otsailean aurkeztuteko BIHAR endekalogoan biltzen diren 11 oinarrien bueltan gogoeta egitea da topaketen helburua, "egiten dugunaren inguruan gogoeta egin eta biharkoari begira oinarri bakoitzaren inguruko ekarpenak jasotzeko". Bide honi ekiteko "Euskal Curriculumetik eraikia" oinarriari heldu zaio. Jarraitu irakurtzen.