ZUBIMUSU IKASTOLA Amasa-Villabona eta Zizurkilen kokatzen den langile, familia, herritar eta eragile ezberdinekin lanean diharduen herri onurarako kooperatiba integrala da, irabazi asmorik gabekoa. Jarraitu irakurtzen
Berriak
ZUBIMUSU Ikastolan 16 urteko ibilbidea egiten dugu. Etxean eta erabateko goxotasunean. 16 urte hauetan etorkizunerako oinarriak finkatzen ditugu eta horretarako 2zia egitasmoa da gure tresna. Guk geuk sortua, hau da, proiektu pedagogiko propioa. Jarraitu irakurtzen
Olentzeroren bisita jaso dugu ZUBIMUSU Ikastolan. Ilusioz eta pozez bete ditu ikastolako txikienen aurpegi ederrak. Jarraitu irakurtzen
Datorren larunbatean, abenduaren 24an, DBH4ko ikasleak 11.00etatik 14.00etara Errebote/Berdura plazan egingo den azokan izango dira. Ikasbidaiarako arropen eskaerak zein motxilak saltzen eta tortilla zein txorizo pintxoak saltzen arituko dira gazteak. Jarraitu irakurtzen
Ikastolok ohiko ikasmaterial propioaz gain (testu-liburuak), bestelako material anitza sortzen eta zabaltzen dugu: multimedia CD-ROMak, panpinak, ipuinak, puzzleak, mahai jokoak... Hezitzailea, jostagarria eta euskaraz egina den ikasmaterial honek sari ugari irabazi ditu, bai bertan bai nazioartean.
Gure xedea, ikastola osatzen dugun partaideei, material hau denda arruntetan baino baldintza hobeagoetan eskaintzea da. Jarraitu irakurtzen
ZUBIMUSU Ikastolan Tinko Euskara Elkartearen helburuarekin bat eginik, Euskara zinema aretoetara programan parte hartu dugu. Hala, Lehen Hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailako ikasleak Elkano. Lehen mundu bira filma ikustera joan dira Gurea zinemara. Jarraitu irakurtzen
ZUBIMUSU Ikastolan ere libre bizi nahi dugu eta horregatik, azaroaren 25aren baitan ekintza ezberdinak burutu ditugu irakasle zein ikasleak hausnarketara eraman eta gaiaren inguruan sentsibilizatzeko. Jarraitu irakurtzen
Ikastolen Elkartean batzen garen 113 ikastoletako ordezkariak, ZUBIMUSU Ikastola barne, elkartu gara Donostian, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako garatzen ari den Hezkuntza Lege berriaren eta Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoaren inguruan egin ditugun hausnarketak plazaratzeko. Jarraitu irakurtzen