lehen hezkuntza

ZUBIMUSU, 0-16 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat hezkuntza integrala eta bizia

ZUBIMUSU IKASTOLA Amasa-Villabona eta Zizurkilen kokatzen den langile, familia, herritar eta eragile ezberdinekin lanean diharduen herri onurarako kooperatiba integrala da, irabazi asmorik gabekoa. Jarraitu irakurtzen

ZUBIMUSU, educación integral y llena de vida para alumnado de entre 0-16 años

ZUBIMUSU IKASTOLA es una cooperativa integral de utilidad pública, sin ánimo de lucro, que se ubica en Amasa-Villabona y Zizurkil y trabaja con trabajadores, familias, ciudadanos y distintos agentes. Sigue leyendo

'Euskara zinema aretoetara' ekimenaren baitan, 'Elkano' filma ikustera joan gara

ZUBIMUSU Ikastolan Tinko Euskara Elkartearen helburuarekin bat eginik, Euskara zinema aretoetara programan parte hartu dugu. Hala, Lehen Hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailako ikasleak Elkano. Lehen mundu bira filma ikustera joan dira Gurea zinemara. Jarraitu irakurtzen

Euskara, gure hizkuntza, gure altxorra

Aste honetatik aurrera bat egingo dugu Euskaraldiarekin eta ZUBIMUSU Ikastolan egunero egiten dugu euskararen aldeko apustua nabarmendu nahi dugu. Izan ere, gure hizkuntza, gure altxorraren erabilera sustatzeko hainbat ekimen bultzatzen ditugu ikasturtean zehar. Jarraitu irakurtzen

Ioritz Elgorriagarekin malabareak ikasten

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Ioritz Elgorriaga ikasle ohiaren bisita izan dute gorputz hezkuntzako saioan. Malabareak lantzen ari dira eta malabaretan, zehazki, "deabru makilekin" oso abila da Ioritz. Erakustaldi bat egin zuen ikasleen aurrean, eta horiek nola erabili behar diren noiz eta non ikasi zuen ere kontatu zien. Ikasleak oso gustura ibili ziren eta asko eskrtu zuten Ioritzen bisita.

Kantujira berriz abian!

Atzo egin zuten ikasturteko lehen Kantujra Zubimusuko Lehen Hezkuntzako ikasleek. Aurrerantzean hilabetero elkartuko dira, azken ostegunean, 11:30ean, ordu erdiz elkarrekin kantuan aritzeko.

Subscribe to RSS - lehen hezkuntza