Mintzola

Aiztondoren zirtotsaren oihartzuna ikasgelara

Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneak amaitu du lana, eta lehen probak ere egin dituzte ikasgelan: "errimak duen berezko erakargarritasun estetikoaz jabetu eta horrekin gozatzea" dakar zirtoaren lanketak. Adarra jotzeko moduak euskaraz lantzeko aukera ere bai, sormena eta irudimena gure hizkuntzarekin lotzeaz batera. Jarraitu irakurtzen.

Pello Mari Otaño bekaren lana aurkeztuko da uztailaren 15ean

Iaz Mintzolak eta Kilometroek esleitutako Pello Mari Otaño bekaren barruan landutako "Aiztondoren zirtotsa" lana aurkeztuko dute Harituz taldeko kideek. Jarraitu irakurtzen.

Pello Mari Otaño beka Aiztondoren zirtotsari

Pello Mari Otaño bekak badu proiektu sariduna: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneak aurkeztu duen Aitzondoren zirtotsari proiektua. Aiztondo bailaran izan den zirto tradizioa bildu eta ikertuko dute, eta haren aplikazioa proposatuko dute, Aiztondoko ikastetxeetan landu dadin. Jarraitu irakurtzen.

Pello Mari Otaño ikerketa beka deialdia epez luzatuko dugu

Apirilaren 2an amaitu zen Pello Mari Otaño ikerketa beka deialdian parte hartzeko aukera, konfinamendu aroan. Ezohiko egoera aintzat hartuta eta hala egiteko aukera ikusita, antolatzaile garen Kilometroek eta Mintzolak zein babesle diren Zubimusu Ikastolak eta Hernandorena Kultur Elkarteak deialdira aurkezteko epea luzatzeko erabakia hartu dugu. Honenbestez, ikerlan proposamenak ekainaren 19ra arte aurkeztu ahal izango dira, eta ebazpena uztailaren 2an argitaratuko da, beranduenez.

Subscribe to RSS - Mintzola