5. Gaztezulo bideo lehiaketa

Aurten bosgarrenez, GAZTEZULOk Bideo Lehiaketa antolatu du. Gutxienez minutu 1 eta gehienez 3 minutuko iraupena duten euskarazko lanak aurkeztu daitezke. Irabazleak 1.200 euroko saria eskuratuko du, bigarrenak 300 eurokoa eta publikoaren saria ere izango da.

Jarraian dituzue oinarriak zehazten dituzten dokumentuak (testu hutsean nahiz publikatzeko txukunduta). 

Edozein zalantza izanez gero, idatzi komunikazioa@gaztezulo.com helbidera edo deitu 943 457 250 telefonora.

ANE IRAZU

GAZTEZULO aldizkariko kudeatzailea