Kontsumo arduratsua ari dira lantzen LH 1 eta LH 2ko ikasleak Agenda 21en baitan

Agenda 21 egitasmoaren  baitan, aurten LH1 eta LH2ko ikasleak kontsumoaren gaia ari dira lantzen eta horretarako jostailuak aztertuko dituzte eta gauza bera egingo dute parke batekin ere..

Helburua da jostailuen bitartez beraiek ere kontsumitzaile direla ikusaraztea eta egiten duten gehiegizko kontsumoaz ohartaraztea, bestelako aukerak aztertuz. Materialak berrerabiliz jostailuak egin daitezkeela konturatuko dira eta baita jostailuen bizitza zikloa luza daitekeela ere.

Lan dinamikak hiru gune hartuko ditu: etxea, gela eta herria.

Etxean, galdetegi bati erantzunez dituzten jostailuak aztertu dituzte. Helburua da zenbat jostailu dituzten ikustea eta ohartaraztea etxeko hainbat jostailu jada ez dituztela erabiltzen.

Gelan jostailu trukaketa antolatuko da. Gelakideen artean truke ariketa egingo da, trukea gauza atsegin eta dibertigarri gisa ikus dezaten. Bakoitzak zozketaz tokatu zaion lagunari etxean daukan jostailu bat oparituko dio.

Eta herrian, kalean nola jolasten den ikusiko dute parke bat aztertuz.

Azkenik, lanketaren ondoren, konpromisoak hartuko dituzte eta ateratako proposamenak Udalari jakinaraziko zaizkio, ahal den heinean, neurriak har ditzan.

 

 

Fomentando un consumo responsable

Alumnas y alumnos de 1º y 2º de Educación Primaria están trabajando en el tema del consumo responsable dentro de la Agenda Escolar 21. Para su desarrollo, están analizando los juguetes y harán lo mismo con un parque.

El objetivo del trabajo es que, por medio de los juguetes, se den cuenta de que ellos también son consumidores y que tomen conciencia del consumo excesivo, mientras ven que se pueden hacer juguetes con materiales reutilizables y examinen la posibilidad de extender el ciclo de vida de los artículos.

El trabajo se concretará en tres espacios: en casa, en clase y en el pueblo.

En casa, han analizado los juguetes a través de un cuestionario. Tras la reflexión, han visto que no utilizan muchos de los juguetes que tienen en su casa.

En clase se hará un intercambio de juguetes para que entiendan el  trueque como algo agradable y divertido. Cada alumno regalará un juguete al compañero que le corresponda por sorteo un juguete suyo.

Y en el pueblo, analizarán un parque para ver cómo juegan.

Tras este trabajo, se definirá una serie de compromisos y se elaborará una lista de propuestas que se dará a conocer al Ayuntamiento para que adopte las medidas necesarias.