ERRONKA! Bozkatu gure bideoa!

Egun gutxi falta dira hurrengo Kilometroak jaiaz gozatzeko baina Zubimusuko ikasle talde bat iaztik ari da lanean gogor Erronkan parte hartzeko. DBHko 3. eta 4.en mailako ikasleek dagoeneko igo dute bideo lehiaketarako egindako grabazioa eta adi! Bozkatzeko aukera duzu!

Minutu gutxi beharko dituzu eta Zubimusuko erronkariei irabazten lagunduko diezu. Sartu ondorengo web orrira, sortu erabiltzaile berria eta BOZKATU Zubimusu Ikastola!

Hortxe linka: 

BOZKATU!!

 

 

Dakizuen bezala, Erronka gazteek Kilometroak festan parte aktiboki hartzeko ekimena da. Zubimusuko erronkariek guztira bost probetan hartuko dute parte. Dagoeneko egin dituzte bi proba. Ekainean Adi-adi jokoan hartu zuten parte eta orain aurkezpen bideoa egin dute. Beste hiru probak Usurbilen egingo dituzte igandean, urriaren 4an.

Aurkezpen bideoan Zubimusuko erronkarien balioak azpimarratu dituzte: oreka, lankidetza, azkartasuna, indarra, umorea, elastikotasuna eta bizkortasuna. Izango ote dute pareko erronkaririk Zubimusutarrak?

Ah! Eta aparteko bi kapitain eramango dituzte. Zubimusuko ikasle ohiak diren Ane Iriarte txirrindularia eta Aitor Ormazabal, Gu ta Gutarrok saioan protagonista denbora luzea eraman duen mutila.

Beraz, Kilometroak festaz gozatzen hasteko, ez ahaztu Zubimusuko erronkarien bideoa bozkatzea! Zure laguntza behar dugu erronka irabazteko!

 

Igandean ikusiko dugu elkar Usurbilen!

Egun horretan gure ikasleak animatu nahi badituzu, hemen duzu beraiek izango duten egitaraua: animatu eta emaiezu irabazteko bultzada!!

 

Egitaraua