Ezagutu ikastolako jaiaren egitaraua!

Goiz partean, mendi ibilaldia egingo dugu. Hiru ibilbide desberdin izango ditugu aukeran eta Komizarren elkartuko gara guztiok 11:30ean. Bertan, DBH 3ko ikasleak pintxoak eta arropa saltzen egongo dira. Musikaz eta hainbat jolasaz gozatzeko aukera ere izango dugu!

Bazkal aurretik Txerminerako bidea kalejiran egingo dugu. Bazkalostean jolasak eta tailerren txanda izango da HH eta LHko ikasleentzat.

Gero, Bingoa eta guraso-seme-alabentzat galderen jolasean ibilitzeko aukera izango da. DBH3koek tonbola antolatu dute. Eta, nola ez!, DBH4ko ikasleei agurra egingo zaie.

Amaitzeko musika festa izango dugu eta, ikastolako abestia abestuz eta dantzatuz, 19:00etan agur esango diogu aurtengo jaialdiari. DBHko ikasleek taberna zerbitzua eskainiko digute eta pintxoak dastatu ahal izango ditugu.

Ikastolako kamiseta, zapia, txapa… baldin badaukazu, ekarri jantzita.

Ikasle-ohiei ere deia egiten diegu, gurera etor daitezen eta elkarrekin ospa dezagun eguna (bazkarirako txartelak idazkaritzan eros ditzakezue).