Martxan da TANTA ekimena

Kilometroak jaiaren diru-iturri nagusietako bat da TANTA, ikastolentzako benetako hauspoa eta indarra. TANTA egitasmoarekin bildutako dirua ikastoletara bideratuko da, eta txartel irabazlearen jabeak 60.000 euroko saria jasoko du.

Sozialki ere garrantzitsua da ikastolontzat TANTA sustatzea, ikastolon balore eta oinarri diren elkartasuna, auzolana eta elkarlana sustatzen dituelako.

Egitasmoari buruzko informazio gehiago duzu hemen: https://ikastola.eus/berriak/48299.

Ibarrako Uzturpe ikastolak antolatuko du aurtengo Kilometroak, “Irribarra” lelopean. Kilometroak jaiaren webgunean eskuratu ahal izango duzu jaiari buruzko informazio guztia, eta online denda ere eskura duzu bertan: http://www.kilometroak.eus.