Berriak

2016.03.15

Berriki Villabonako eta Zizurkilgo LH2ko ikasleek bisitan izan dira Leaburuko Mahala baserrian. Jogurta, gazta eta txorizoa nola ekoizten diren ikusteko aukera izan dute.

2016.03.14

Udako aisialdi eskaintza prest du Ikastolen Elkarteak eta dagoeneko izena emateko epea zabalik dago.

2016.03.14

Kizkitza Arozena elkarrizketatu dugu Mintzolan seme-alaben sexualitateari buruz emandako hitzaldiaren ideia nagusiak laburbiltzeko.

2016.03.11

Gaur Kataluniako Villafranca del Penedèseko Musika Eskolako ikasleak eta irakasleak izan ditugu bisitan eta castellersak egiten irakatsi diete gure ikasleei.

2016.03.09

Gianni Rodariren "Jolas egiteko ipuinak" bilduman oinarrituta, DBH 3ko ikasleek ipuin laburren eraldaketak egin dituzte. Blogean daude entzungai.

2016.03.09

Zizurkilgo Zubimusu Ikastolako gurasoek postua jarriko dute datorren larunbatean bigarren eskuko azokan. Goiz partean Zizurkilgo Jose Arregi plazan izango da.

2016.03.07

Hitzaldia interesa duten Erniobea bailarako guztientzat irekia izango da eta Mintzolan izango da ostegun honetan, martxoaren 10ean, arratsaldeko 18:00etan.

Azpeitira irteera egin dute ikasleek
2016.02.26

Azpeitira egin zuten irteera atzo LHko 6. mailako ikasleek. Baita ederki gozatu ere! Tren Museoa eta Loiolako Santutegia bisitatu zituzten, besteak beste. 

Páginas