Berriak

2016.04.25

Zizurkilgo Guraso Elkarteak antolatuta, bihar izango da hitzaldia, apirilaren 26an, arratsaldeko 18:30ean, Plazida Otaño Liburutegian.

2016.04.25

Aurreko urteetan Kultur Astearen baitan antolatu izan da ibilaldi neurtua baina aurten ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko ekintzen artean sartu da. Eguraldia nahi bezain ona izan ez bazen ere atzokoan, jende mordoak hartu zuen parte ekimenean. 

2016.04.19

Sekulako arrakasta izan du siriar errefuxiatuentzat katiuskak eta galtzerdiak jasotzeko Ikastolak egindako deialdiak. Zubimusuk parte hartu duten Ikastolako guraso eta herritar guztiei eskerrak ematen dizkie.

2016.04.13

Gipuzkoako Minbiziaren aurkako Elkarteko onkologoa eta psikologoa den Maider Sierrarekin egon dira  ikastolako LH1 eta LH2ko ikasleak minbizia zer den ikusteko eta ohitura osasuntsuei buruz mintzatzeko modu didaktikoan.

2016.04.13

Ikastolako irakasleek oinarrizko sorospen ikastaroa jaso dute zaurien edo bihotz-gelditzearen aurrean zer pauso jarraitu jakiteko. Villabonako Osasun Zentroko erizainak arduratu dira formazioa emateaz. 

Pako Aristi idazle eta kazetaria Zubimusu Ikastolan.
2016.04.08

Pako Aristi idazle eta kazetari azpeitiarraren bisita izan dute DBH1ekoek. Lumarekin ez ezik, hizketan ere abila dela erakutsi du autoreak eta errutik gozatu dute ikasleek, literatura bizitza bera baita.

2016.04.06

Apirilaren 15era bitartean, bota eta galtzerdi bilketa egingo dugu ikastolan kanpamenduetan dauden siriar errefuxiatuek oinak lehor izan ditzaten.

2016.03.21

Agenda 21 egitasmoaren  baitan, aurten LH1 eta LH2ko ikasleak kontsumoaren gaia ari dira lantzen eta horretarako jostailuak eta parkeak aztertu dituzte.

Páginas