Berriak

2016.05.12

Ikasleak udaletxean izan dira gaur goizean Iban Agirre alkatearekin. Agenda 21 programaren baitan kontsumo ekologikoa landu dute eta lanaren ondorioz hartutako konpromisoak eta proposamenak aurkeztu dizkie udal agintariari.

2016.05.11

Zubimusu Ikastolak KiVa metodoa ezarriko du, Finlandian bullyingari aurre egiteko martxan jarritako eredu arrakastatsua.

2016.05.11

Ana Santamaria zuzendariak eta Nerea Zumeaga gerenteak Kataluniara bisita laburra bezain intentsoa egin dute hango ikastetxeetako eredu pedagogikoa eta soziala ezagutzeko xedez.

2016.05.11

Banaiz Bagara elkartea ostalaritza ikastaroak ematen ari da egun hauetan Txermingo sukaldean euskaraz moldatzen ez diren bertako zein atzerriko pertsonei. 

2016.05.05

Aiztondoko Plazida Otaño liburutegia barrutik ezagutzeko bisita gidatuak egin dituzte ikasleek, interesatzen zaizkien hainbat zerbitzu eskaintzen baititu gune berriak. 

2016.05.03

Villabonako eta Zizurkilgo LH2ko ikasleak kazetari lanetan ibili dira eta egunkari bat sortu dute! Txanela proiektuaren baitan komunikabideak aztertu dituzte eta lana borobiltzeko, kazetari izatearen esperientzia bizitzen ahalegindu dira, egunkarien sailak aztertuz, informazioa bilduz, e.a. 

2016.04.29

Maiatzaren 8an, Senperen egingo den Herri Urrats festara joateko autobus zerbitzua jarriko da Tolosako Galtzaundi Euskara Taldeak antolatuta. Villabonatik irteera 9:45ean izango da baina beharrezkoa da ikastolako idazkaritzan izena ematea. 

2016.04.26

World Fair Party-a egin dute LH6ko ikasleek eta LH5ekoei kultura aniztasunaren inguruan landutakoa aurkeztu diete ikasitakoa konpartituz. 

Páginas