Berriak

2016.06.03

Bertizko abentura parkera egin dute LH2ko ikasleek ikasturte amaierako irteera. Ez dute aspertzeko denborarik izan Nafarroan igarotako bi egunetan. Bide batez, Bertizko lorategi botaniko ikusgarria ere ezagutu dute.

2016.05.27

Zubimusu Ikastolaren 50. urteurrenari bukaera emateko, ekitaldi instituzionala egin zen atzo Gurea Zinean. Bertan, 25 urtetik gora daramatzaten irakasleak omendu ziren, "50 urte, makina bat lore!" lelopean.

2016.05.26

SMH elkartea Egeo itsasoan ari da lanean, Greziako Chios irlan, Lesbosetik 40 kilometrora. Ekialde Ertaineko gerretatik ihesean doazen errefuxiatuen bizitzak salbatzea du helburu, ACNUR Nazio Batuen Erakundeko Errefuxiatuen Laguntzarako Agentziaren aitorpena duen GKE honek.

2016.05.24

DBH3ko ikasleak mugikor zaharrak biltzen ari dira Alboan GKEk aurrera daraman kanpainan lagunduz. Helburua Congori laguntzea da. Izan ere, mugikorrak egiteko beharrezkoak diren materialak urriak eta garestiak dira eta Congoko meatzetatik ateratzen dira. 

2016.05.20

Fraisoron izan dira DBH1eko ikasleak aiton.amonen jakituria eta esperientzia eskuratzeko xedez. Ohitura zaharrak aztertu eta dibulgazio lan bat egin beharko dute. Mila esker Fraisoroko aiton-amonei!

2016.05.18

Zizurkilen gaur ilarrak jaso eta aletu dituzte, baratza emankorra baitute. Txikiek lana ondo egiten dutenaren seinale. Eta Txerminen ere martxan dute baratza. Patata, artoa eta letxuga erein dituzte.

2016.05.17

Maitzaren 28an Ikastolako Jaia egingo dugu. Iaz bezala, aurten ere bazkari eta guzti! Egun osoko egitaraua antolatu dugu. Kantu jira, tailerrak, puzgarriak, tonbola... Gonbidatuta zaudete. Zatozte eta primeran pasatuko dugu!

2016.05.12

Datorren ikasturtean Konfiantzaren Pedagogia ezarriko da Zizurkilgo zentroan. Metodollogia zertan datzan jakiteko hitzaldia antolatu da. Hilaren 25ean izango da Atxulondo Kultur Etxean, arratsaldeko 18:00etan.

Páginas