Berriak

2016.11.16

IRAES 21 EAEko ikastetxe jasangarrien sarea da eta Zubimusu Ikastolak ere badu bere lantaldea kudeaketa jasangarriarekiko, parte hartze demokratikoarekiko eta curriculum berrikuntzarekiko ingurumen politika propio bat garatzeko, etorkizun ekologiko eta sozial jasangarriago baten aldeko ekimenak burutuz.

2016.11.16

Aizkardi Mendi Elkarteak Irumugarrietara mendi irteera antolatu du igande honetarako, azaroaren 20rako. Parte hartu nahi dutenentzat, hitzordua goizeko 8:00etan jarri da kiroldegian

2016.11.15

Eusko Jaurlaritzak datorren udan atzerrian hizkuntzak ikasteko diruz lagundutako plazen deialdia egin du. Erresuma Batuan, Irlandan, Frantzian edo Alemanian hiru asteko egonaldiak egiteko aukera dute DBH 3, BDH 4 eta batxilergoko ikasleek. Aurre eskabidea abenduaren 5a baino lehen bete behar da. 

2016.11.10

Bihar, azaroak 11n, jangelan ezpainzapi moratuak banatuko ditu Askorak, ikastolak berdintasunaren alde duen konpromisoa berresteko eta zabaltzeko. Iaz ere gauza bera egin zen eta arrakasta ikusita, ekimena errepikatuko da.

2016.11.09

LH6ko ikasleek Donostiara irteera egin dute, hiriburuko kultur eskaintzaz gozatzeko asmoz. San Telmo Museoa eta Tabakalera bisitatu dituzte, euskal artean eta mundukoan murgilduz. Eduardo Chillidaren eta William Forsythen obretan murgiltzeko parada izan dute gaztetxoek. 

2016.11.07

Aurreko urteetako arrakasta ikusita berriro martxan da "Euskaraz bizi nahi dut" kanpaina. Elastikoak edo bestelako produktuak eskuragarri dituzue, aurten gainera diseinua berriekin. Eskaera egiteko azken eguna azaroaren 14a da. 

2016.11.02

Martxa onean doa "Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka" kanpaina. Ikusi ondorengo spotean zertarako balio duen zuen laguntzak. Euskaraz bizitzeko, euskaraz amets egiteko. 

2016.10.26

Aurten ere Errigorako saskia erosiz Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari laguntzekoa aukera dugu! Bi lote ezberdin jarri dira aukeran, zuria eta beltza. Saski bakoitzak 50 euro balio ditu eta zenbateko horren %25a euskalgintzari laguntzeko erabiliko da. 

Páginas