Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko egitarau zabala antolatu dugu aurten ere, eta ozen entzun da euskararen aldeko aldarria. Eta euskararekin gozatu egin behar dugunez, egun horretako ekintzekin ere gozatu egin dute ikasle eta irakasleek. Hona eguna iruditan:
Berriak
Poliki poliki ari dira ingelesa ere ikasten txikitatik hasita. Oraingoan Zizurkilgo haurrei tokatu zaie ikuskizuna ingelesez eskaintzea. Ikusi bideoa
LH5eko ikasleak Tolosan izan dira txotxongilo jaialdian eta orain hain modan dagoen Manequin Challenge-a egin dute. Fenomeno biral batean bihurtu da. Kontua da protagonistak geldi-geldirik daudela bideoa grabatzea, horretarako bakoitzak duen sormena eta grazia erabiliz. Ikusi bideoak
Zubimusu Ikastolan egunero bezala baina indar handiagoarekin euskara izango da protagonista ostiral honetan. Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko egitarau zabala antolatu da ikasleentzat. Euskarak guztion ekarpena behar du, erabileran eta normalizazioan aurrera egiteko.
LH6ko ikasleek ingelesean emandako lehenengo gaiari modu originalean eman die amaiera. Ceremony Day jaia ospatu dute sorginez mozorrotuta. Edabea ere egin dute.
Lau eta bost urteko haurrak Hernaniko Ekogunean izan dira. Letxugak landatu, oiloei jaten eman, babarrunak aletu... eta egunero etxean egiten ez dituzten lanak egitea tokatu zaie. Gozatu ere, gozatu dute.
"Emakumeen genitalen mutilazioa: Mito eta gako kulturalak" hitzaldia antolatu du Villabonako Udalak, azaroaren 25aren bueltan, alegia, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren harira.
Azaroaren 26an izango da, 11:00etan, Zizurkilgo Zubimusu Ikastolan. Saioa ordubetekoa izango da eta ikastolako haur eta familez gain, nahi duten herritarrek ere parte har dezakete. Izena idazkaritzan eman behar da.