Skip to main content

Ongi etorri Zubimusu webgunera

Bizia da gure ikastola eta 2ZIA da gure proiektua

Ikastola hezkuntza proiektu oso bat eraikitzeko mugimenduan eta elkarlanean burubelarri ari den komunitatea da. Azken urteak ikastolako proiektua aztertzen, hausnartzen eta berritzen dihardugu. Berritzen hobetzeko.

Ikasle guztiek euren burua errealizatzeko eta euren gaitasunak ahalik eta gehien garatzeko, ikastolako komunitate osoaren ongizatea eta elkarbizitza positiboa indartzeko eta herri justuago, parekideago, euskaldunago eta zoriontsuago bat eraikitzeko.

Azken albisteak

Irudia
bertsosaioa
Elkarlanean antolatutako Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren XLV. edizioa ospatu da.
Irudia
ostegun gizen
Ostegun Gizen egun bikaina igaro dugu gaur Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Zubimusu Ikastolan. Euskal Herriko baserritarrak gogoan hartuta, herriko kaleak alaitu ditugu gure dantza eta algarekin!
Irudia
txoribox
Gaurkoan LH5eko ikasleek Aranzadi zientzia elkarteko kideen laguntzaz Txoribox proiektua aurrera eraman dute: hegaztien ezaugarriak ezagutu, habi kutxak eraiki eta hauek Etxe-Ondo parkean kokatu dituzte.